Maltako eskualdeak

Malta 5 eskualdetan banatzen da (malteraz: reġjuni). 1993ko Tokiko Batzarren legeak, 2001ean konstituzioan txertatuko zena, 3 eskualde baino ez zituen aurreikusten.[1] 2009n beste bi eskualde berri sortu ziren, gaur egungo bostak osatuz.[2]

Eskualde bakoitzak badu bere Eskualde Batzarra (malteraz: Kumitat Reġjonali) eta honela osatzen da: Eskualdeko Lehendakaria, Lehendakari ordea, Idazkari Exekutiboa eta 10 edo 14 kide.[3]

  1. Malta. (Noiz kontsultatua: 2015-4-1).
  2. Regions of Malta. (Noiz kontsultatua: 2015-4-1).
  3. Protokol Lokali u Reġjonali. , 5-6 or. (Noiz kontsultatua: 1 April 2015).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search